Datuen bbabesari klausula
PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun politika hau, erabiltzaileari termino guztien ulermena errazteko xedez idatzi da, baldintzen onarpena modu librean aukera dezan.
Dokumentu honen irakurketarekin, erabiltzaileari jakinarazten zaio ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK nola biltzen, babesten eta erabiltzen dituen webgunearen edo beste bide batzuen bitartez ematen zaizkion datuak.
Webgune hau bisitatzeak ez du esan nahi Erabiltzaileak berari buruzko inolako informaziorik eman behar duenik. Erabiltzaileak, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK eskaintzen dituen zerbitzuen arteko baten batera sartzeko eskaria dela eta izaera pertsonaleko informazioren bat ematen badu, jasotako datuak, araudi aplikagarrian arautzen eta ondoren adierazten diren helburuekin, moduekin, mugekin eta eskubideekin erabiliko dira:
1. Tratamenduaren arduraduna
• Datuen tratamenduaren arduraduna ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOA izango da.
• IFZ: G-80468416.
• Helbidea: C/ Rivas, 25 – 28052 Madrid.
• Telefonoa: 900 11 21 21 – www.fundacionlaboral.org.
• Lan Fundazioen Erregistroan inskribatua 78 zenbakiarekin.
• Datuen babeserako ordezkaria: dpd@fundacionlaboral.org.
2. Tratamenduaren helburua
Webgunearen bitartez emandako datu pertsonalak helburu hauekin landuko ditu Eraikuntzaren Lan Fundazioak:
• Datuak, egindako kontsultei erantzuteko edo eskatutako zerbitzuak emateko erabiliko dira, eta baita bezeroak eskatutako zerbitzurako (Ikastaroak, TPC, Segurtasuna eta Osasuna, Enplegua, Kuotak, Liburu-denda, Buletin Digitala, Jardunaldiak) sarbidea kudeatzeko ere.
• Datuak merkataritza informazioa bidaltzeko erabili ahal izango dira, baita baliabide elektronikoak erabiliz ere, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAREN produktuen, zerbitzuen, ikastaroen, ekitaldien eta jardueren berri emateko, hain zuzen ere, eta baita merkataritza helburu berberak dituzten beste batzuenak ere, zuk zerbitzu horiek berariaz onetsi badituzu zure datuak jaso diren formularioan. Horrez gain, zure hobespenetan oinarritutako soslaiak egiteko ere erabili ahal izango dira.
3. Datuen gutxieneko agindeia
Jasotako datuak, erabiltzaileak eskatutako helburua aurrera eraman ahal izateko egokiak, bidezkoak eta mugatuak izango dira.
Tratamenduaren helburuaren arabera, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK eskatutako datuen kategoriak hauek izan daitezke: identifikazioa, harremanak, ezaugarri pertsonalak (urritasunaren aintzatespena barne dela), gizarte arloko abaguneak (genero indarkeriari buruzkoak barne direla), enpleguari buruzko xehetasunak (langabezia egoera agertzen bada barne), datu akademikoak eta datu ekonomikoak.
Hala ere, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK, jasotako datuak, helburua bete ahal izateko beharrezko gutxienak izateko eta soilik helburu horretarako erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
4. Tratamenduaren legitimazioa
ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK egiten duen datuen tratamendua, Erabiltzaileak, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAREN zerbitzuetara sartu ahal izateko egiten duen borondatezko baimenean dago oinarrituta.
5. Erabiltzailearen erantzukizuna
Erabiltzailea izango da ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOARI ematen dizkion datuen egiazkotasunaren eta gaurkotasunaren arduraduna.
Erabiltzailea izango da, informazio faltsuek edo ez egiazkoek ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOARI edo beste batzuei eragin ahal dizkieten kalteen arduraduna.
6. Datuen hartzaileak
Datu pertsonalak, webgunea, ematen diren ikastaroak eta merkataritza informazioa duten bidalketak kudeatzen dituzten ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAREN laguntzaileei jakinaraziko zaizkie, eta horiei, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016/679 Arautegiaren (EB) araberako datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak eskatzen zaizkie.
Halaber, zure datuak beste enpresa batzuei ere jakinaraziko zaizkie, baliabide elektronikoak erabiliz merkataritza informazioa bidaltzeko, hala adierazi baduzu.
Erabiltzaileak eskatutako zerbitzuaren arabera, zure datuak beste batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, lege betebeharrak betetzeko edo horiek gauzatu ahal izateko. Hori dela eta, aldian behin, Erabiltzailearen datuak Europako Ekonomia Espaziotik kanpo irten daitezke, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK, Europako Ekonomia Espaziotik kanpo erreplikatuta dauden zerbitzariak dituzten aplikazio informatikoak erabiltzen baititu bere jarduera aurrera eraman ahal izateko.
7. Datuen kontserbaziorako epea
Emandako datu pertsonalak, zure eskariari erantzun ahal izateko behar den denboran kontserbatuko dira. Halaber, informazioa baliabide elektronikoak erabiliz bidaltzeko interesatuak eman dituen datuak, interesatuak berak, ondorengo atalean xedatutako prozedura betez, horiek ezabatzeko eskaria egiten ez duen bitartean kontserbatuko dira.
8. Eskubideak gauzatzea
Erabiltzaileak eskubide hauek ditu aitortuta:
1. Interesatuaren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea. Interesatuak, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez jakin dezake.
2. Zuzenketa eskubidea, hau da, interesatuak, zuzenak ez diren bere datuak zuzentzeko eskubidea du.
3. Ezabatzeko eskubidea. Interesatuak bere datuak tratatzeari uztea eska dezake, beharrezkoa ez den atzerapenik gabe, beste arrazoi batzuen artean, horiek dagoeneko ez direlako beharrezkoak, baimena baztertu egin delako, etab.
4. Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, hau da, interesatuak, bere datu pertsonalak, kasu bakoitzean dagozkion tratamendu eragiketetara ez aplikatzeko eska dezake.
5. Aurka agertzeko eskubidea. Interesatua tratamenduaren aurka agertzen bada, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK utzi egingo dio bere datuak tratatzeari, ezinbesteko zergati legitimoengatik edo erreklamazio posibleak gauzatzeko edo horien aurrean defendatzeko ez bada.
6. Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Horren bitartez, interesatuek, euren datuen jaitsiera estrukturatua edo, teknikaren ikuspegitik posible balitz, hirugarren erakunde bati zuzenean transmititzea eska diezaiokete ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOARI.
Eskubide horiek erabili ahal izateko, erabiltzaileak mezu elektronikoa bidali beharko du dpd@fundacionlaboral.org, helbidera, gaian “Protección de datos” idatziz eta bere nortasun agiriaren kopia erantsiz, Fundazioak erabiltzailearen nortasuna egiaztatu ahal dezan, eskatutako kudeaketa aurrera eraman aurretik.
Halaber, Erabiltzaileak bere eskubideak gauzatzearen inguruan nolabaiteko zalantzarik baldin badu, Agencia Española de Protección de datos izenekora zuzendu daiteke, horren gaineko edozein zalantza argitzeko, http://www.agpd.es helbidean. Halaber, interesatuek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Agencia Española de Protección de datos izenekoaren aurrean, beraien eskubideak gauzatzeko orduan gogobeteta geratu ez direnean, batez ere, Calle de Jorge Juan, 6, 28001 Madrid, helbidean, 912 66 35 17 telefono zenbakian edo www.agpd.es
9. Segurtasun neurriak
ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK erabateko konfidentzialtasunez tratatuko ditu datu guztiak, legedia aplikagarriaren arabera beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuz.
ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016/679 Arautegiaren (EB) araberako datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak aplikatzen ditu, eta bere esku dauden baliabide tekniko guztiak ezarri ditu, Erabiltzaileak webgunearen bitartez ematen dituen datuen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko, Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak jakinaraztearen kalterik gabe.
ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAK, tratatutako datu pertsonalei dagozkien sekretu eta konfidentzialtasun betebeharra betetzeko konpromisoa erakusten du, legedia aplikagarriaren arabera.
Jakinarazten zaizu, hala nahi izanez gero, zure datu pertsonalak, merkataritza helburua duten banakako soslaiak egiteko erabili daitezkeela. Soslaiak egiteko prozesu horren emaitza, ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOAREN aldetik merkataritza informazioaren eta eskaintza pertsonalizatuen bidalketa da, zure interesen edo hobespenen arabera.
Tratamendu honen xede diren datuak, Erabiltzaileak ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOARI emandakoak edo web plataforma erabiltzean sortutakoak dira: identifikazio datuak, adibidez, izena, abizenak, helbide elektronikoa, adina, posta helbidea, lan egoera, etab.
Tratamendu horren kontra agertzeko aukera daukazu, idatzi bat bidaliz dpd@fundacionlaboral.org helbide elektronikora, beti ere, zure nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen beste dokumentu baliozko baten kopia erantsiz.
10. Kontrol Agintaritzen aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea
Interesatuei jakinarazten zaie beraien tratamenduari buruzko edozein gertakari Datuen Babeserako Espainiako Agentziari jakinarazteko aukera dutela. Datuen Babeserako Espainiako Agentziak legedia betetzen dela zaintzeko eta horren aplikazioa kontrolatzeko betebeharra du. Datuen Babeserako Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke www.agpd.es webgunearen edo 912 66 35 17 webgunearen edo.